XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bistan dagoenez, azken hau masa-unitateko energiaren ekuazioa da.

Honelatan, ba, korronte-lerro bereko bi puntu kontsideratuz (13.22. irudia), honelaxe aplikatuko da energiaren ekuazioa (fluido konprimaezinen kasuan, noski):

13.22. irudia. Korronte-lerro bereko bi puntuen kasuan energiaren kontserbazioa aplikatuko dugu.

13.9. ENERGIAREN EKUAZIOAREN OROKORPENA

Praktikan ez ohi da korronte-lerro bakar bat kontutan hartzen, korronte-hodi bat baizik, hots, korronte osoa.

Horregatik zenbait zuzenketa egin behar izaten dira energiaren ekuazioan, korronte errealak kontsideratzean.

13.23. irudia. Abiaduren banaketa. a) Fluxu turbulentua. b) Fluxu laminarra.

Lehenengo zuzenketa energia zinetikoa adierazten duen gaiari buruzkoa da.

Alboko 13.23. irudietan, hodiaren zeharkako sekzioetan dagoen abiaduren banaketa adierazten da.

Biskositatearen kausaz, korronte-lerroen arteko marruskadura ageri da.

Hodiaren hormak ukitzen dauden puntuetan, abiadura nulua izango da, eta hodiaren erdialdean, handiena.